AGIRI GALDEA
Agiriak zuzenki galda ditzakezu:
- zerbitzu publikoaren webgunean – HEMEN
- dagokion herriko etxean
- gutunez, e-mezuz edo telefonoz, dagokion herriko etxean
Agiri batek 3-6 hilabete balio ditu.
Luhuson sortu zinen eta sortze-agiri bat nahi duzu; orri hau bete ezazu.
Luhuson ezkondu zinen eta ezkontza-agiri bat nahi duzu; orri hau bete ezazu.
NORTASUN AGIRIA | PASAPORTEA
Luhusoko Herriko Etxeak ez du gehiago nortasun agiriak egiteko ahalmenik. Luhusoarrak joan behar dira horren ahalmena duten herriko etxe hurbilenetara, adibidez, Kanbora edo Hazparnera (hitzordua harturik).
Hitzordua prestatzeko
– Galdea aitzinetik egin daiteke Interneten: HEMEN
– Edo orria Luhusoko Herriko Etxean galda daiteke.
HELBIDE ALDAKETA
Erakunde publiko eta pribatuei helbide aldaketa jakinarazteko, zerbitzu publikoaren webgunearen bidez egin daiteke.
ERROLDA MILITARRA
16 urte beteak dituen frantses gazte orok izena eman behar du bere herriko etxean, errolda militarrean zerrendatua izan dadin. Erroldari esker administrazioak gazteak dei ditzake defentsa eta herritartasun eguna egin dezaten.
Gazteek beren baitarik eman behar dute izena. Adingabea baldin bada, burasoetarik batek ordezka dezake. Berre herriko etxera joan behar da dokumentu hauekin:
- Frantses nazionalitatea duela erakusten duen nortasun agiria edo pasaportea
- Familiako liburuxka
BOZKA-ZERRENDETAN IZEN EMATEA
Bozkatu ahal izateko behar da bozka-zerrendetan izena eman. Izena ematea automatikoa da 18 urtez goitiko gazteentzat. Bestela, zerrendetan izena emateko urratsa norberak egin behar du.
Linean eman daiteke izena, edo herriko etxean, edo postaz.
EZKONTZA
Luhuson ezkondu nahi duzu
Orri hau bete ezazu eta Herriko Etxera eraman ezazu dokumentu hauekin:
ELKARTASUNEZKO HITZARMEN ZIBILA
Luhuson legez bizikidetu nahi duzu
Orri hau bete ezazu eta Herriko Etxera eraman dokumentu hauekin:
Bi bizikideak edo bizikide bat Frantzian sortu baldin bazen:
– Elkartasunezko hitzarmena osaturik (hemen)
–3 hilabete baino gutiagoko sortze-agiria (kopia osoa edo filiazioa erakusten duen dokumentu zatia) frantses bizikidearentzat – Administrazio publiko batek eman nortasun agiria edo pasaportea (jatorrizkoa + kopia)
– Ahaidetasunik edo aliantzarik ez dela erakusten duen ohorezko agiria (15432*01. cerfa dokumentua)
– Bizikideen helbide komuna erakusten duen ohorezko agiria (15431*01 cerfa dokumentua)
Bizikideetarik bat atzerrian sortu zen:
– Elkartasunezko hitzarmena osaturik (hemen)
– Atzerrian sortuz geroz, 6 hilabete baino gutiagoko sortze-agiria (kopia osoa edo filiazioa erakusten duen zatia), eta dagokion itzulpena, zinpeko itzultzaile batek edo kontsul-agintari batek eginik. Herrialdearen arabera, agiriak bukaerako oharra ukan behar du edo egiazkotua izan behar da edo hala ez izateko baimena ukan behar du (argibideak agiria egin duen herrialdeko enbaxadan edo kontsuletxean galda),
– Administrazio publiko batek eman nortasun agiria edo pasaportea (jatorrizkoa + fotokopia)
– Ahaidetasunik edo aliantzarik ez dela erakusten duen ohorezko agiria (15432*01. cerfa-dokumentua);
– Bizikideen helbide komuna erakusten duen ohorezko agiria (15431*01. cerfa-dokumentua)
– Agintari eskudunek edo atzerriko herrialdeko ordezkari diplomatikoak egin ohidura-frogagiria. Horrek Estatuan indarrean den legeria erakusten du eta atzerriko egoera zibileko dokumentuek frogatzen dute bizikidea adinetara heldua dela, ezkongabea dela eta juridikoko gai;
– Atzerrian sortua baldin bazara, elkartasunezko hitzarmenik ez duzula erakusten duen 3 hilabete baino gutiagoko agiri bat. Galdea postaz egin behar da Parisko auzi zibilen auzitegian, 12819*04 cerfa dokumentuaren bidez;
– Urte bat baino gehiago baldin badu Frantzian bizi zarela, zerrenda zibilean ez duzula izena emana frogatzen duen agiria, tutoretzarik edo kuratelarik ez dela egiaztatzeko gisan. Postaz, telekopiaz (presa ukanez geroz) edo e-postaz galdatu behar da egoera zibilaren zerbitzu zentralean – zerrenda zibilean (zehaztuz izena, deitura, sorteguna eta sorlekua, eta agiria zer helbidetara igorri behar den). Dokumentu osagarri batzuk galdatuak izan daitezke galdea ez delarik osoa edo ezin irakurria delarik.
BATAIOA – ZURKAIZTE ZIBILA
Bataio errepublikanoa edo bataio zibila deitua ere da. Ofiziala ez den zeremonia da, legezko testurik gabekoa, eta usaian, zeremonia horretan auzapezak diskurtso bat egiten du, eta haurra, burasoak eta amabitxi-aitabitxi zibilak aurkezten dira.
Zurkaizte zibilak ez du ondorio juridikorik. Azkenik bizirik gelditu aitak edo amak oraino konfiantza duen aitabitxia edo amabitxia hauta dezake haurraren tutorea izateko, Kode Zibileko 397. artikuluaren arabera. Tutoretza-epaileak, kode bereko 409. artikuluaren arabera, bi pertsona horiei dei egin diezaieke familia kontseiluan parte hartzeko eta adingabearen tutoretza antolatzeko, baldin eta haurrarentzat interesa atxiki badute.
Zure haurra Luhuson zurkaiztu nahi duzu:
Orri hau bete ezazu eta Herriko Etxera eraman dokumentu hauekin:
- Familiako liburuxka edo haurraren sortze-agiriaren kopia osoa;
- Burasoen nortasun agirien fotokopiak;
- Aitabitxi eta amabitxiaren nortasun agiriaren fotokopia;
- Aitabitxi eta amabitxiaren argibide-fitxa, eskatu bezala beterik – hemen
- Bataio errepublikano baten ospakizun-galdea, eskatu bezala beterik – hemen
- Bizilekuaren frogagiria (EDFn faktura, bozkatzaile agiria…).