HAO / THP
2014ko martxoaren 24ko ALUR legeak sendotu 2000ko abenduaren 13ko Elkartasunari eta Hiri Berritzeari (EHB) buruzko legeak, Lur Okupazio Planari (LOP) amaiera eman dio, eta Tokiko Hirigintza Planari tokia utzi. Berantenaz 2017ko martxoaren 27an behar zen hori plantan ezarri, hortik goiti LOP baliogabea da.
Herrian gauzatzea
Herriko Etxea oraino HTPren lantzen eta idazten ari baita, ezin izan da 2017ko martxoaren 27a aitzin bozkatu. Horrela, 2017ko martxoaren 27az geroztik, LOP baliogabea da aitzineko dokumentua indarrean ezarri gabe eta Hirigintza Arau Orokorra (HAO) gauzatzearekin.
Zer ote da HAO?
Aplikagarri diren lege eta araudi neurriak dira lurren erabilpenarendako hirigintza dokumenturik ez duen herri batendako. Arau horiek eraikinen kokapenari, helbideari, finkatzeari eta arkitekturari, hesi motei buruzko arauak dira. (ikus Hirigintza Kodearen R. 111-1/111-27 artikuluak).
HAOren aplikazioak bi ondorio nagusi ditu:
- Eraikigarritasun mugatuaren arauaren aplikazioa: Hirigintza Kodearen L. 111-1-2 artikuluak eraikigarritasun mugatuaren araua finkatzen du, eta horren helburua da bizitegiak ez daitezen barreiatuak izan (“baserrialde jankatua”) eta herri ttipiak eta bazter herrixkak ez daitezen garatu.
- Hirigintza erabakiak prefetari aurkeztea: Prefetaren aldeko iritzia behar da ukan eraikitze baimenendako eta aldez aurreko deklarazioendako.