HARRI XURI
Gela horrek Harri Xuri izena hartu zuen zenbait urtez Luhuson harri xuria ekoitzi baitzen: feldespatoa, portzelanaren fabrikatzeko erabiltzen zena.
HARRI XURI kultura gela hori elementu nagusia izan zen 2009an kultura proiektuaren sortzeko. Behin betiko egonaldian zeuden hiru talde artistiko (Kilikolo Zirko, le Petit Théâtre de Pain, eta Euskal Dantzarien Biltzarra) eta Artzamendi HAHeS ados jarri ziren.
Gela horretan gibelatzen diren harmailak badira (565 leku, 322 jarririk), 16,10 m x 14 m-ko eszena eta antzerkia, dantza, karrikako arteak, musika eta artista-egonaldien programatzeko eszena-muntadura.
HAMEKA
2013ko uztailaz geroztik, hastapenean Artzamendi HAHeSak kudeatzen zuen HARRI XURI proiektu kulturala 11 herritara zabaldu da eta HAMEKA izena hartu du. ERROBI Herri Elkargoak du kudeatzen.
HAMEKA euskarazko karrikako arteen eta antzerkiaren fabrika da, eta lurralde guzian artistak hartzen ditu egonaldian. Mediazio ekintza frankoren bitartez ekitaldiak antolatzen laguntzen du, bereziki eskolentzat. Prezio apalak proposatzen baititu, gehienek kulturan sarbidea ukan dezakete.
DEKORATU LANTEGIA
Lantegia baliatzen ahal da 2015az geroztik, eta HAMEKA proiektu kulturala osatzen du, egonaldian diren artistek beren dekoratua sor baitezakete.
Dekoratu lantegian alor bat baino gehiago atzematen da: zura, burdina, muntatzea, tindua, jostea.