LEMALU ATSEDEN ZENTROA
LEMALU atseden zentroa ( LEkorneMAkeaLUhuso) idekia da 2009ko uztailaz geroztik. 3 aste proposatu zituen lehen aldian. 3 auzo herrien xedea izan da zerbitzu horren plantatzea.
Geroztik, idekitze egunak geitu dira :
– udan 4 aste
– beste bakantza ttipietan, aste bat edo 2, kopuruaren arabera.
Abendoko bakantzetan, LEMALU ez da idekitzen.
LEMALU zentroa, Makeako eskolan pasatzen da, bi herrien artean.
Horren bidez, gure herrietako haurrek elgar ezagutzeko parada badute.
Zentroko zuzendariak ainitz aktibitate desberdin prestatzen ditu animatzaileekin, hiru herriek egin hezkuntza proiektua errespetatuz..
Haurrak egoiten dira zentroan edo joaiten dira bisita egiterat, ibiltzen dira pizinan edo berdin akanpatzerat joainten dira. Kanpoko parte hartzaileak ere etortzen dira zentrorat.
Aktibitate guziak euskara eta frantsesez proposatuak dira. Animatzaile guziak elebidunak dira. Udan, 8 gazte ari dira lanean, formakuntza berezia badute. Entseatzen gira, gure herrietako gazter emaitea lanean.
Prezioadiferentak badira « quotient familial » delakoa ikusiz.
Xehetasun gehiagorentzat, igortzen ahal duzie mail bat alsh.lemalu@gmail.com
KANBOKO ATSEDEN ZENTROA
2018ko sartzetik goiti, LEMALU atseden zentroa ez da gehiago idekia izanen astezkenetan. Halere, Kanboko atseden zentroak aktibitateak segurtatzen ditu astezkenetan.
Kontaktua:
Laurence DESPONS
Portable : 06 74 94 80 31
Télécopie : 05 59 29 28 13
Courriel : clsh@mairie-cambolesbains.fr
Errezibitze momentuak hitzordu hartuz
Astezkenetan atsaldeko oren 2ak ta erditik 6ak ta erdi arte
lotura: >> HEMEN <<