HARRABOTSARI BURUZKO ARAUDIA
Denen errespetuaren eta lasaitasunaren alde, oroitarazten da Departamenduko osagarri-araudiak, V. titulua, 101-104 bis artikuluak, bai profesionalen bai partikularren jarduerak arautzen dituela.
“Partikularrak xitxuketan edo baratzezaintzan ari badira harrabots ozenarengatik auzoak traba ditzaketen tresnekin, adibidez soropil-mozkailua, trontza-zerra, zilagailua, arrabotatzeko makina edo sega mekanikoa, auzoen atsedena edo lasaitasuna zaintzeko beharrezko neurriak hartu ondoan baizik ez daitezke erabil.
Neurri horiek harturik ere auzoak traba baldin badaitezke (kasu kanpoko lanak egitean), lan horiek egiten ahalko dira:
- lanegunetan 8:30etik 12:00etara eta 14:30etik 19:30era;
- larunbatetan 9:00etatik 12:00etara eta 15:00etik 19:00etara;
- igandeetan eta besta egunetan 10:00etatik 12:00etara.”