APAIRUEN BANAKETA
Zerbitzu horri esker adineko jendeek eta pertsona ezinduek eguneko apairuak errezibi ditzakete etxean.
Asteburuko apairuak ostiraletan ekarriko dira etxera, eta besta egunetakoak, bezperan.
Mondarrain Baserrialdeko Etxerako Laguntza erreferentzia da azken 70 urte hauetan. 1901eko legearen araberako elkartea da, eta bere zerbitzuak EZPELETAn, ZURAIDEn, AINHOAn, ITSASUn eta LUHUSON eskaintzen ditu.
BEL
HARREMANETAN SARTZEKO
Idazkaria : Aurélie GARBAY
Helbidea: Herriko Etxea – Karrika nagusia, 145 – 64250 EZPELETA
Telefonoa: 05 59 15 73 10
E-posta: mondarrain@admr64.org
Ordutegia: Goizero 9tik eguerdi arte
Elkarte horrek proposatu zerbitzuak:
– Apairuen banaketa
– Garbiketa – Lisaketak
– Pertsona ezinduendako zerbitzuak
– Adineko jendeendako zerbitzuak
AURKEZPENA
Mondarrain BEL elkarteak herri hauetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak: Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Itsasu, Larresoro, Luhuso, Makea, Zuraide.
Langile talde batek kudeatzen duen boluntario talde batek animatzen du elkartea.