2023-11-07 ¦ “Eleketa” programa
1837 eta 1971 artean feldespatoaren edo harri xuriaren meategien ustiapenak leku handia ukan du Lapurdiko Luhusoko herriaren bizian. 1950-1980ko hamarkadeetako tokian-tokiko giroa aipatzen duten lekukotasun-zatiak erreportaje batean bildu ditugu.
IA – EKE
1971ko uztailaren 31n, Luhusoko Kaolin lantegiak bere ateak hesten ditu, mende bat erditik hurbil, herri bihotzean izan den aktibitatea geldiaraziz. 52 urte berantago, memoria hortaz zer gelditzen da ?
Euskal kultur erakundeak Luhuso lur xuriaren garaian izeneko bideo muntaketa bat sortu du bertako jendeen lekukotasun batzuekin.
Aipatuak diren gaiak:
- Harrobiko lana
- Harri xuriaren lantegian
- Langileen lan-baldintzak
- Roquefort esnetegian(1961-1978)
- Bizia Luhuson (1950-1980)
- Kantua eta dantza
Lekukoak: Pierre Marcel Elissalde, Pierre (Pierrot) Aguerre, Martin Darguy, Jean-Léon Camblong
Gehiago jakin