ARINKI
ARINKI elkartea 2001ean sortu zen eta egun 60 kide ditu. Gimnastika kurtsoekin hasi zen, eta 2013az geroztik, pilates kurtsoak ere ematen dira.
Kirol animatzaileek dituzte kurtsoak ematen eta ETXEHANDIA elkarteen gelan iragaten dira.
– gimnastika: astelehenetan 20:00etatik 21:00etara
– pilates: ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara
Argibide gehiagorentzat ARINKI elkartearekin harremanetan sar zaitez.
Bulegokideak
– Yolande HIRIART (lehendakaria) – 06.12.91.38.60
– Christine ROUX (lehendakariordea) – 06.33.07.14.91
– Bernadette DUCLOS (idazkaria) – 06.65.93.90.91
– Bénédicte GODIN (diruzaina) – 06.89.47.20.00
D'ART ET DE RÊVES
D’Arts et de Rêves elkartearen xedea da publiko zabala artisautza eta eskulangintza arraroa edo zaharrari sentsibilizatzea.
Helburua du artisaugintza, eskulangintza arraroa edo zaharra eta desagertzeko arriskuan diren eskulangintzak laguntzea.
Urte guzian berina ufatzailearen lantegia aurkezten du (okindegiaren azpian), bai eta ere erakusketa iraunkor bat eta ofiziale hauen lana: berina ufatzailea, soldatzailea, eltzegilea, zur tornularia, esmaltegilea, metalezko eskulturak egiten dituen zizelkaria, larrukigilea, zurezko eskulturak egiten dituen zizelkaria, liburu joslea.
Urte guzian alor guzietan iniziazioak badira, ikastaldiak, formakuntzak.
D’Arts et de Rêves elkarteak urte guziez Artisaugintzaren Europar Egunetan parte hartzen du eta maiz ekitaldiak antolatzen ere ditu: lantegi husteak, artisten erakusketak, egun bereziak…
Tel: 07 81 56 66 28
BETI GORAGO
1990 hamarkadan sortu elkartea da, eta Luhuso eta inguruko mendizaleak biltzen ditu. Heldu den urtean elkarteak bere 30. urtemuga ospatuko du. Berrogei bat kide ditu.
Urte guzian mendi ateraldiak elkarrekin egin nahi dituen jendeak elkartzea du xede.
Hiru hilabete guziez bilkura bat bada ateraldien plangintza egiteko (5-7 ateraldi hiruhileko guziez)
Neguan ateraldi batzuk erraketekin egiten dira.
Mendi lasterketa bate ere antolatzen dute Luhuson; agorrilean iragaten da eta 13 km-koa da.
e-posta: adarrekolasterketa@gmail.com
ILAMPOKHARIREN ADISKIDEAK
“Ilampokhariren adiskideak” elkarteak izen bereko Nepaleko herria laguntzen du 2015eko maiatzaz geroztik, lurrikara gertatu zenaz geroztik, hain zuzen. 9 000 hil izan ziren, eta epizentroa haranaren beste mazelan gertatu zen. Montzoia heldu zela eta, presa handia bazen plastikozko estalkien kentzeko eta burdin xaflazko teilatuak ezartzeko. Baina herritarren dinamismoak harritu gaitu… Bi bidaia egin genituen herri hartara (Katmandutik ehun bat kilometrora da, baina gutienez 12 oren behar da horien kurritzeko) 2015eko azaroan eta 2017ko azaroan, eta bilakaeraz ohartu gara: herritarrek bide bat ireki dute herriraino eta eskola berritu (200 ikasle bada). Bidaia bakoitzean argazkiak egin ditugu eta saltzen ditugu, bai eta elkartasunezko eskulangintza.
e-posta: lesamisdilampokhari@gmail.com – Tel: 06 22 22 18 36 edo 0 617 84 97 76
POLLIKI
Polliki Luhusoko euskal dantza elkartea da. 1999ko irailean sortu zen, eta dantzaren bidez euskal kulturaren transmititzea du xede. Dantzariak aste guziez biltzen dira errepikatzeko, eta ekitaldi bat baino gehiagotan parte hartzen dute: Dantzari Ttikin, herriko bestetan, ihauterietan, turistendako ikusgarrietan, sorkuntzetan…
Ehun bat dantzari bada taldean, 6 urtetik 30 urtera, eta hamar bat boluntario kurtsoen emateko.
Kurtsoen hastapena: urri hastapenean
Izen ematea: 6 urtetik goiti.
e-posta: pollikitaldea@hotmail.fr – Tel: 06 89 26 78 08 – Facebook: Luhusoko Polliki Dantza Taldea
XANETA GAZTETXEA
Euskara eta Euskal herriko kulturaren sustatzea ditu helburu gisa Xaneta gaztetxea elkarteak, topaketa leku bat izateko xedearekin. Elkarteak lokal bat kudeatzen du Luhuso-ko sartzean. Leku honek kontzertu-gaualdien antolatzeko ahala ematen digu eszena bati esker, orain, talde margolan bat prestatzen ari gira.
Aurten kontzertuak eta gaualdiak segituko ditugu baita proposamen berriak eginen ere. Lehenik «mintza-praktika» mementu batzuk proposatzea, euskararen erabilpena bult- zatzeko: kontzertu akustiko, arno jastatze, mus txapelketa edo pintxo lehiaketa batekin batera. Dokumental baten aurkezpena izanen da ere uda huntan «Une Autre Montagne – Başka bir Dağ» Noémi Aubry et Anouck Mangeat emazteek egina. Gaztetxearen ateak herritarrei idekitzea da helburua; partekatze eta trukaketa lekua bilaka dadin. Datak ez ditugu oraino finkatuak bainan facebook sare sozialean atzemanen dituzue xehetasun guziak.
E-mail: xanetagaztetxea@gmail.com – Facebook: @luhusoko.gaztetxea
ONESKI : BESTA KOMITEA
1) Pesten antolaketa
Oneski elkarteak, antolakuntzaren helburu, herriko pestak Agorrilaren 15a inguru iragaitea.
– Tradizioa den bezala, urtero animatua den eta egiten dugun zikiroak 700 pertsona harreratzen ditu.
– Pesten denboran hainbat animazio erakutsiak dira, hala nola, kantu ikusgarriak, dantza ikusgarriak baita musika taldeen errepresentaketak ere.
– Segitzeko, Beti Gorago elkartearekin batera lasterketa bat antolatzen dugu, igandero proposa dezakeguna.
Pesten programazioa iragarki orri, afitxa baita irratia eta bereziki Gure Irratiaren bidez ere hedatua da.
=> Egitarau hauekin, denak harro gara pesta horien antolatzeaz giro ona eta elgartasunean den giroa adierazten dutelako.
2) Inplikazio azkarra
Elkarte honek herritarren arteko elgarretaratzea permititzen du.
*Oraingoan bulego batez osatua da ( lehendakaria, lehendakari-ordea, diruzain eta idazkaria ) non horren gibeletik 40 bat gazte eta heldu laguntzean ari diren.
*Egitauaren azpitik hainbat borondate oneko pertsonen laguntza beharrezkoa da : herriko etxearen sostengu finantzarioa, babesle batzuen laguntza ( artisau baita komertzante lokalak ere ), herritarrei etxeetan egindako eskearen ondotik sarrera kitorik ukan dezaten.
=>Eskertzen ditugu orduan, pertsona bolondres guzi horiek esku zabalak izateagatik.
Lehendakaria: M.Duguine – Telefonoa: 06 98 20 38 63
OROÏT GAÏTEN : ANCIENS COMBATTANTS
Elkartearen helburuak:
Gure historia nazionalaren oroimen eginbidea dugu:
– Gerla nazionalen bukaeraren oroitzapena ospatzea
– Gudu zelaian hil direnak omentzea; haiei esker frantses aberriak bere eta bere herritarren askatasuna atxiki du.
– Gure biltzarra herriko gerlari ohiei eta gerla-biktimei irekitzea giro onean elkartzeko gisan.
– Gerlari ohi baten heriotza ohoratzea gure elkartearen banderaren bidez.
Herriko hilen oroitarrian biltzen gara azaroaren 11ko eta maiatzaren 8ko oroitzarreen karietara.
Ondoko herrietako oroitzarreetan ere parte hartzen dugu.
e-posta: francois.cesat@gmail.com – Lehendakaria: François CÉSAT
ELGARREKIN
Un peu d’histoire : le Club fut créé il y a plus de 35 ans … Dès 1980, se fit sentir à Louhossoa, le besoin de fédérer nos aînés du village pour des rassemblements conviviaux. Mr HERLAX, ancien directeur d’école et secrétaire de mairie, en fut l’instigateur, encouragé par Pascal ELICETCHE, initiateur d’un syndicat d’initiative à Louhossoa. Aussi, c’est en 1983 que naquit officiellement l’association «Elgarrekin» qui, dès sa création, rassembla une soixantaine de Luhustar. Le premier président en fut Jean REVOREDO, aidé de Marie ECHEVERRIA, secrétaire et Dominika OSPITAL, trésorière. Depuis cette date, le nombre d’adhérents n’a cessé de progresser puisqu’au début 2017, on comptait 121 membres venus de Louhossoa et de villages voisins….. Et en 2018 le Club compte 111 adhérents.
Notre club est une association loi 1901 qui a pour but :
– D’établir des relations amicales entre adhérents sans limite d’âge,
– De favoriser leurs loisirs, et de les informer,
– De développer l’entraide, et ainsi de rompre l’isolement.
Nous proposons les activités suivantes:
– Une fois par mois jeux de cartes à la salle Denentzat à Louhossoa
– Des sorties à la journée avec visites suivies d’un déjeuner : Visite de la cidrerie à St Just Ibarre, Marché au gras à Peyherorade, repas cidrerie à Usurbil, Visite de la Charcuterie Mayté à St Jean le Vieux et de l’église de Bascassan, Visite guidée du Musée Oiasso à Irun, sont quelques exemples en 2017-2018.
– Des séjours de quelques jours : St Emilion en septembre 2017, séjour prévu en Dordogne en septembre 2018.
– Un goûter, offert par le Club, rassemble une fois par an, en juillet, les adhérents, à la salle Etche Handia à Louhossoa.
– L’Assemblée générale, en janvier, relate les activités et énonce quelques projets.
Président: Jean Michelena – Tel: 05 59 93 31 76
Vice présidente: Thérèse Saint Esteben – Tel: 05 59 70 50 21
Secrétaire: François Cesat
Secrétaire-adjointe: Josie Doutouma
Trésorier: Philippe Vitu
Trésorier-adjointe: Chantal Germain
Membres actifs: Pierre Oxoby –Roland Pochelu-Karine Pitoux-Claude Pottier-Jack Nativel
DENENTZAT
Elkarteak, urte guziz Pazko baino lehenago den igandean edo ondoko igandean iragaten den kermezaren antolaketa segitzen du. Lehen bezala, egun horretan bilduak diren irabaziak, beharren arabera, baliatuak dira obra batzuren egiteko elizan, edo elizako altzarien erreparatzeko, edo gizaldearen onetan ari diren elkartei edo karitate oneko obrei emateko (besta gelako altzari edo baxerakien erosteko, …)
Gisa horretan, Denentzat elkarteak, ekainean berriz abiatu zuten Besta berriren antolatzeko gastuetan parte hartu zuen eta emaitza bat egin zion CCFD-Terre solidaire elkarteari.
2018an Denentzat elkarteak bere laguntza ematen segituko delako elkarteari bai eta Besta-berriren antolakuntzari, jantzi zenbaiten erraparatzea diruztatuz edo lau jantzi berri erosiz.
Lehendakaria : Joachim Jaureguy jaun apeza
Lehendakari ordea : Laurent Roux
Diruzaina : Monique Cazeaux