Zer gelditzen da gutaz oroimena itzaltzen delarik?
Ikusgai eginez, proiektuak so ihardukitzaile, hunkigarri eta umoretsua eskaintzen dio zahartasunari eta ahanzturari. Gure gorputzen bidez – eramaileak ala eramanak direnak, lagunduak ala laguntzaileak – Parmi les vaches (Behien artean) antzezlanak gure barne-barneko oroimenak eta oroimen kolektiboak zeharkatzera gomitatzen gaitu.
Sorkuntza berri horretarako, La Côte Folle konpainia egonaldian izanen da TOPADA Fabrikarekin 2026ko otsailaren 9tik 20ra, Luhuson.
65 urtez goitiko emazteak bilatzen ditugu, arte- eta giza-une paregabea bizitzeko prest direnak, transmisio eta sorkuntza tailer baten denboran.
*Tokia*
Harri Xuri Kulturgela – 64250 Luhuso
*Egunak eta ordutegia (aukeran)*
– otsailaren 11, asteazkena, 10:00-13:00
– otsailaren 13a, ostirala, 10:00-13:00
– otsailaren 18a, asteazkena, 10:00-13:00
– otsailaren 20a, ostirala, 15:00-18:00
*Argibide baliagarriak*
– Tailerra urririk
– Denei helgarri 65 urtetik goiti
– 5 parte hartzaileko taldeak saio bakoitz
Tailer horiek ikuskizunaren sorkuntza prozesuan sartzen dira.
https://www.youtube.com/watch?v=0CslVB2-sPw
Informazioa eta Izen ematea : info@topada.eus // 06 58 82 23 92


