TRINKETAREN ALOKATZEA
Kokapena: 150 trinketeko karrikan, trinketa alokatzen ahal da egunero 8etatik gaueko 10ak arte
Prezioa: 18€/orena (argiarekin – aldatzeko gelarik gabe ta komunarik gabe obrak egin arte)
Erreserbatzeko, BAKARRIK interneten bidez egin dezakezu GILTZA aplikazioarekin: https://app.giltza.fr/site/louhossoa_trinquet
Lehenik, kondu bat sortu behar duzu eta Luhusoko trinketa autatu. Ondotik, erreserbatu nahi duzun tartea aukeratu eta ordainketa online egitea besterik ez duzu.
Ordainketa egin eta, kode bat eskuratuko duzu zure kontua sortzean adierazitako helbidean, trinketeko sarreran (atearen ezkerraldean) dagoen kutxan sartu beharko duzuna. Kodeak 6 zenbaki ditu, eta # batekin amaitzen da. Ez ahantz # zapatzea bestenaz, ez atea ez da idekiko. Atea irekitzen denean piztuko da argia, eta erreserbatutako tartea amaitzen denean itzaliko da. Argia pizten ez bada, trinketearen sarreran dagoen etengailua zapatu besterik ez duzu egin behar.
Trinketetik ateratzeko trinketeko sarreran dagoen bigarren etengailua ere zapatu beharko da.
Informazio gehiagorentzat: Herriko etxea deitu 05 59 93 30 92